ZER-NOIZ

Urtarrilak 30etik Otsailaren 13ra Izena emateko epea

Otsailak 6tik Martxoaren 26ra “Harrapazank kalea” argazki lehiaketa.

Otsailak 10-11 “Harrapazank Telebista”ko erreportari izateko kazetaritza tailerra Euskararen Etxean.

Otsailak 12 “Non zaude?” kantuaren bideoklip grabaketa Ukabila taldearekin.

Otsailak 23tik Martxoaren 10era “Harrapazank eszenatokia” lehiaketara aurkezteko entseguak.

Otsailak 24-25 Argazkilaritza ikastaroa Euskararen Etxean.

Martxoak 10 Moda tailerra Bilborock-en.

Martxoak 17-18 “Harrapazank Eszenatokia” lehiaketako Sailkapen Galak Bilborock-en.

Martxoak 25 Moda desfilea Bilborock-en + Ukabila taldearen kontzertua.

Martxoak 31 “Harrapazank Eszenatokia” lehiaketako FINALA + Argazki lehiaketako sari banaketa.

31 comments

  1. Nerea(e)k dio:

    Gauzatxo bat , nnoiz da dantzazank-eko kasting-a ? Eskerrik asko (:)

    • harrapazank(e)k dio:

      Kaixo Nerea! Aurten Distirazank + Dantzazank= Harrapazank Eszenatokia. Sailkapen galak martxoaren 17an eta 18an izango dira, Bilborock aretoan bertan. Parte hartzeko preest? Gogoratu izen ematea datorren astean hasten dela, urtarrilaren 30ean. Laster arte!

    • Laura(e)k dio:

      Zer ordutan izango da martxoaren 10ean desfilerako prestakuntza?

      • harrapazank(e)k dio:

        Kaixo Laura! Moda tailerreko ordutegia 17:30-19:30 izango da. Baina lasai, izena eman duzuen guztioi informazio zehatza bidaliko dizuegu. Datu guztiak bidali dituzu?

  2. judit(e)k dio:

    noiz da moda desfile-ko kasting-a?? eskerrik asko.Judit

  3. nagore.iturregi(e)k dio:

    kaixo!!!!!!!!!!
    Distira-zank-era bat bakarrik bazoaz, puntu asko kentzen dizute????????
    Eta, euskeraz izan behar da abestia???
    Mila esker!!!!

    • harrapazank(e)k dio:

      Kaixo Nagore!!! Bakarrik aurkezteagatik ez dute punturik kentzen eta abestia edozein hizkuntzatan izan daiteke. Hori bai epaileek ikuskizuna baloratzerako orduan euskararen erabilera kontutan izango dute. Laster arte!

  4. Idoia(e)k dio:

    Galdera bat; arropa zuek utziko dizkiguzue ala guk eraman beharko dugu gurea??Eskerrik asko!!!

  5. Nagore(e)k dio:

    Kaixo, berriro ere!!
    Noiz da distira zank-eko entsagua??Eta non??
    Besarkada handi bat!!

  6. ane(e)k dio:

    gauza bat, “harrapazank eszenatokia”-ko entseguak noiz eta non izango dira?

    • harrapazank(e)k dio:

      Aupa Ane! San Inazio, BegoƱa eta LaBolsa udaltegietan izango dira, otsailaren 23tik martxoaren 10era. Baina izena ematen duen talde bakoitzari esango diogu zein egunetan nora eta zein ordutan joan behar duen.

      • ane(e)k dio:

        eskerrik asko erantzuteagatik. nire taldea izena eman du eta gustatuko litzaiguke galdera bati erantzutea: arropa zuek utziko diguzue? ziurtatu al didazue ea heldu zaizuen nire
        e-maila? Berriz ere, eskerrik asko.

        • harrapazank(e)k dio:

          Kaixo Ane! moda desfileko arropaz ari zara? arropa hori antolakuntzak jarriko du bai. Baina Harrapazank Eszenatokia lehiaketan (Dantzazank + Distirazank) talde bakoitzak bere arropa eraman beharko du ikuskizuna egiteko

  7. Idoia(e)k dio:

    Eta beste bi galdera; Martxoaren 10ean, zein ordutara egon behar gara Bilborock-en? Eta zerbait ordaindu behar da han barruan sartzeko?

  8. alazne(e)k dio:

    Gauzatxo bat, noiz da dantzako egunak?
    Desfilerako arropa guk eraman behar dugu edo zuek ematen dizkiguzue?
    Eskerrik asko!!

    • harrapazank(e)k dio:

      Dantza entseguak otsailak 23tik martxoak 10era izango dira, ostegun, ostiral eta larunbatetan. talde bakoitzak noiz duen emailez esango dizuegu. gero sailkapen galak martxoak 17 eta 18an egingo dira eta finala 31. moda desfilerako arropak guk jarriko ditugu lasai!

  9. Maria(e)k dio:

    Argazki lehiaketan zer argazkira sarituko zaio?politena,artistikoena,originalena…zer gaiari?

    Agur

    • harrapazank(e)k dio:

      Gaia “harrapazank kalea” da. bilboko kaleetako argazkiak nahi ditugu, eta argazkirik onena aukeratuko da. izan daiteke artistikoa delako, originala delako, polita,…. eta dena batera bada hobeto!! ;)

  10. silvia cabeza(e)k dio:

    Dantza leiaquetan parte artu nay dut neure lagunarekin

  11. Maria(e)k dio:

    zenbat argazki bidali ahl dira?????????????????????????

    erantzun laister

    agur bat

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*