“HARRAPAZANK KALEA” ARGAZKI LEHIAKETA
- 12 eta 18 urte bitarteko Bilboko gazteek parte hartu ahal izango dute.
- Argazkiak aurkezteko epea otsailaren 6tik martxoaren 26ra bitartean izango da.
- Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara, “harrapazank kalea” gaia oinarritzat hartuta.
- Parte hartzeko harrapazank@gmail.com helbidera bidali beharko dira argazkiak, egilearen datuekin eta argazkiaren izenburuarekin edo azalpentxo batekin batera. *
- Aurkeztutako argazki guztiak www.harrapazank.com webgunean ikusi ahal izango dira.
- Argazkien publikazioa Creative Commons-en “Aitortu-PartekatuBerdin” lizentziapean egingo da.
- Argazkirik onena epai-mahai batek aukeratuko du eta argazki honen egileak tablet bat edo argazki kamera bat aukeratu ahal izango ditu sari moduan.
- Sari banaketa Martxoaren 31n egingo da Bilborock-en.
MODA DESFILEA
- 12 eta 18 urte bitarteko Bilboko gazteek parte hartu ahal izango dute.
- Izena emateko epea urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 13an bukatuko da.
- Parte hartzeko harrapazank@gmail.com helbidera bidali beharko dira datuak: izen-abizenak, adina, ikastetxea, telefono zenbakia eta kontakturako emaila. *
- Parte hartu ahal izateko gurasoen baimen sinatua beharko da.
- Izena ematen duten gazteen artean desfilea osatzeko behar adina talde sortuko dira.
- Talde bakoitzak desfileko pase bat egingo du eta epai-mahai batek aukeratuko du zein taldek merezi duen saria.
- Talde irabazleko partaide bakoitzari 100 euroko bono bat emango zaio desfilean parte hartu duen arropa markaren dendetan erabili ahal izateko.
- Martxoaren 10ean moda desfilea prestatzeko tailerra egingo da Bilborock-en eta derrigorrezkoa izango da desfilean parte hartuko duten gazteentzat.
- Moda desfilea martxoaren 25an izango da, arratsaldeko 19:30ean Bilborock-en.
“HARRAPAZANK ESZENATOKIA” LEHIAKETA
- 12 eta 18 urte bitarteko Bilboko gazteek parte hartu ahal izango dute.
- Izena emateko epea urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 13an bukatuko da.
- Taldeka eman behar da izena eta gehienez 6 laguneko taldeak osatu beharko dira.
- Parte hartzeko harrapazank@gmail.com helbidera bidali beharko dira taldekide guztien datuak: izen-abizenak, adina, ikastetxea, telefono zenbakia, kontakturako emaila eta ikuskizunaren azalpena.*
- Parte hartu ahal izateko gurasoen baimen sinatua beharko da.
- Talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu ahalko du, eta honek 3-5 minutuko iraupena izan beharko du.
- Lehiaketan parte hartu ahal izateko otsaila eta martxoan zehar egingo diren entseguetan parte hartu beharko dute taldekide guztiek.
- Martxoaren 17 eta 18an Sailkapen Galak burutuko dira eta talde bakoitzak bere ikuskizuna egin beharko du eszenatoki gainean.
- Sailkapen Galetako onenak aukeratuko dituzte epai-mahai kideek eta talde horiek Martxoaren 31ko azken finalera pasako dira.
- Sari nagusi bakarra egongo da, 1.500 euroko bono bat taldeak eta antolakuntzak adostutako saltokian erabiltzeko.
Parte hartzeko guraso baimena sinatuta ekarri behar duzue. Deskargatzeko sakatu ondoko loturan:
* Antolatzaileak datu hauek Harrapazank programa aurrera eramateko soilik erabiliko ditu eta ez dizkio beste inori zabalduko. (LOPD 15/1999 legeak dioenaren arabera). Datuak ezabatu, moldatu edo ezeztatzeko Kultur Kabia S.L. enpresara zuzendu
Parte hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.
Edozein zalantzarako harrapazank@gmail.com




Galdera bat: Zer ezan nahi du “harrapazank kalea”-k?
Kaixo Lukas! Ongi etorri Harrapazank komunitatera! “Harrapazank kalea” gaia lantzeko zure Bilboko txokorik gustukoenetan argazkiak atera baino ez duzu. Hau da, argazkiek Bilboko kaleak edota hauetan gertatzen diren ekintza, gertakizunak islatu behar dituzte. Azken finean Bilbo zuen begietatik, zuen bizipenetatik ikusi nahi dugu. Parte hartzeko preest? Anima zaitez!
Nahi duzun argazki kopurua bidali dezakezu?
Aupa Julene! Bai, nahi beste argazki bidali ahal dituzu. Bilboko kaleetan gustuko dituzun ikuspegiak ezagutu nahi ditugu!
Bidali zure argazkiak, parte hartu!
Kaleko argazkiak bakarrik izan ahal dira? Edota ere izan daiteke mendian ateratakoak eta Bilbokoak bakarrik izan daitezke?
Gaia “kalea” da beraz hobe kaleekin zerikusia duten argazkiak izatea, eta noski Bilbokoak!
Kaixo!
Beste tailerrak egiteko, adibidez kazetaritza eta argazkigintza egiteko, apuntantu behar gara, ala bakarrik joaten Euskararen Etxera balio du?
Apuntatu mesedez harrapazank@gmail.com helbidera email bat bidalita! eta esan zure lagunei ere animatzeko!
Kaixo. Aitor naiz eta hainbat zalantza daukat. Urte honetan egiten da distirazank leihaketa? Leihaketa hori egin nahi dut eta dantzarako asko gara. Dantzarako pertsona asko gara eta besteek gabe ez du zentzua dantza egiten dugulago dantza batean hainbat dantza. 6 baino geihago egin ahal dute? Eskerrik asko guztiagatik
Kaixo Aitor!! aurten lehiaketa bakarra egongo da eta bertan nahi duzuena egin dezakezue: dantzatu, abestu, antzerki bat egin… 5 minutuko iraupena izan behar dute ikuskizunek gehienez, eta bai, 6 laguneko taldeak dira.. bi zatitan banatu dezakezue taldea?
ez zoritzarrez ez. Barkatu txarto idazten badut euskeraz zeren eta ikasten ari naiz eta txarto noa egia esanez. zoritzarrez ezin gara banatu ez garelako asko ikusten baina dantza eginda dago eta ezin genuen aldatu dantza mugimendu eta lan asko delako. Baina eskerrik asko erantzuteagatik
Eta jarri al dituzu adibidez zuri beltzez eta horrela?
BAi bai! Nahi dituzuen bezala editatu ahal dituzue argazkiak!
“HARRAPAZANK ESZENATOKIA” LEHIAKETAn parte hartzeko pertsona bakarra izan daiteke??
eta abesten ba dugu instrumentuak grabaketa bat izan daiteke ez egotea antze ?
Kaixo Ana! pertsona bakarra izan zaitezke bai. gutxienez 1 eta gehienez 6 pertsonako taldeak izan behar dira.
Eta musika ekarri dezakezue grabatuta noski!
Kaixo! argazki guztiak e-mail berean igo behar ditugu? Eta efektuak jarri ahal dizkiegu? Eskerrik asko!
Nahi duzun bezala, argazki bakoitza email batean edo denak email bakarrean. eta efektuak nahi dituzuen guztiak!
kaixo! gurasoen baimena bidali bear da edo eraman bear da bilborrokera eraman?
entseguetara eraman behar duzue bai? otsailak 13an izen ematea bukatzean esango dizuegu bakoitzak noiz eta non dituzuen entseguak.
Gurasoen baimena nora eraman behar da?
Kaixo Garazi. entseguetara eraman behar duzue bai? otsailak 13an izen ematea bukatzean esango dizuegu bakoitzak noiz eta non dituzuen entseguak.
kaixo galdera bat daukazue beste elbide elktronikoa ze hori ez dit huzten ordengailua bidaltzen dut iruzkina eta ezaten dit ezetz.
judit
kaixo Judit! jaso dugu zure emaila lasai!
dantzarako gura naiz apuntatu
Kaixo Naroa!
ba apuntatzeko bidali email bat harrapazank@gmail.com helbidera zure datuekin, edo taldean aurkezten bazara taldekide guztien datuekin: izen abizenak, adina, ikastetxea, telefonoa eta emaila. Zure zain gaude!
Kaixo!!galdera txiki bat daukat:argazkilaritza lehiaketan, zein datu ipini behar dira e-mailean(izena eta abizenak bakarrik?)?
MILA ESKER!!
kaixo Maria! izen-abizenak, adina, ikastetxea, telefonoa eta emaila. Eta lehiaketarako bidaltzen duzun argazki bakoitzari titulu bat edo azalpentxo bat jarri behar diozu bai? zorte on!
abestia eskaraz izan behar da??
aupa! edozein hizkuntzatan izan daiteke, baina euskaraz bada epaileek kontutan hartuko dute!
entseguetara pertsona guztiak ez badira joaten zer gertatzen da???nire bat aste zurian joaten da, apuntatu daiteke??
apuntatu daiteke, baina besteek entsegu guztieta joan behar duzue ok? entseguetan egiten duzuena kontutan hartuko da finalera pasatzeko
taldekide bat
kaixo!!! barregarrIA EDOTA ondo egina, dantza ona, pausuak, etab. egin behar da balorazio gehiago eukitzeko?
ikuskizun onena baloratuko da, izan daiteke barregarria delako edo oso oso dantza ona delako… zuek prestatu egiten dakizuen onena eta listo! denak balio du!
mesedez erantzunak behar ditut!!!!
Aupa!
Non dago zehazki, Euskararen Etxea? Eskerrik!
Aupa! San Inazio auzoan dago, Lehendakari Agirre kalean, Correosen ondoan. oso erraz ikusten da lasai!
noiz igoko dituzue unamuno plazan atera zenituzten argazkiak?
Aste honetan igoko ditugu lasai! egun pare bat,…politenak aukeratu behar ditugu eta!
Kaixo,Irati dut izena eta gustatuko litzaidake dantzaren kastinetara joatea baina arazo bat daukat, ez dakit bakarrik aurkeztu ahal naizen ala talde batekin aurkeztu behar den.
Kaixo Irati! Bai bai bakarrik aurkeztu zaitezke! Bidali zure datuak harrapazank@gmail.com helbidera eta listo!
Kaixo, irati nahiz eta jakin nahi dut aurten dantza lehiaketa egingo den ala ez. eta beste gauzak bat, pertsona bat bakarrik aurkestu daiteke ala talde batekin izan behar da ?
Bai bai, dantza lehiaketa “Harrapazank Eszenatokia” lehiaketaren barruan egongo da, eta bakarrik aurkeztu zaitezke!
Nire alaba nahi du argazkilaritza tailerrean parte hartzea. Otsailaren 24-25ean izango da.
Litekena bada, esaidazu mesedez, zer egin behar dugun.
Besterik gabe. Agur bero bat.
kaixo! izena emateko harrapazank@gmail.com helbidera bidali behar ditu honako datu hauek: izen-abizena, adina, ikastetxea, telefonoa eta emaila. Hori jasotakoan tailerraren inguruko informazioa bidaliko diogu email bidez.
Moda desfilea 10ean izango da ezta??? Baina ze ordutan??? =) Erantzunaren zain!!
Imprimatzekoan moda desfilearena zer ipini behar da NAN ipintzen duen lekuan???(Mesedez erantzun) =)
Kaixo!!
Moda desfilean makilatzaile bat egongo da ala guk makilatuta joan bear gara?