Archive for Sailkatugabeak

HARRAPAZANK ESZENATOKIA ENTSEGUEN EGUTEGIA

1 Entseguak

  • Entseguak otsailaren 23tik martxoaren 10era egingo dira.
  • Parte hartzaileek beren ikuskizuna prestatzeko aukera izango dute 4 udaltegietan:
  1. San Inazio  Errondoko Kalea , 2
  2. Bidarte  Agirre Lehendakariaren  Etorbidea, 42
  3. La Bolsa   Pelota kalea, 10
  4. Begoña:Club Deportivoren Zirko Amateur kalea, 2
  • Udaltegi bakoitzean zuen ikuskizuna prestatzen laguntzeko irakasleak egongo dira: dantzan Eneritz Amezketa, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria, musikan Xabi (Enkore taldeko abeslaria) eta antzerkian Aiora Sedano aktorea.
  • Entseguak ostegun arratsaldetan, ostiral arratsaldetan eta larunbatean egun osoz izango dira.
  • Talde bakoitzak astean ordu bat izango du gutxienez ensaiatzeko.
  • Entseguen taulan dituzue talde bakoitzaren entsegu egunak, ordutegiak eta lekua. Bidali email bat joango zaretela konfirmatzeko. 

Ez ahaztu entseguetara gurasoen baimena sinatuta eta ikuskizunerako behar duzuen guztia eramateaz (musika CD batean, arropa, instrumentuak,…).

  • Guraso baimena deskargatzeko sakatu hemen
  • Entsegua noiz duzuen jakin nahi? Entsegu guztien egutegia deskargatzeko sakatu hemen

2 Sailkapen Galak

  • Entseguak amaitu ondoren, talde guztiek Martxoak 17 eta 18an egingo diren sailkapen galetan  parte hartuko dute. Entseguetan esango dizuegu talde bakoitzari zein egun tokatzen zaion.
  • Epaileak entseguetako irakasleak izango dira, eta beraiek erabakiko dute antolatzaileekin batera, parte hartzen duten taldeetatik zein pasako diren finalera.
  • Sailkapen galetara joateko gonbidapenak www.barrabarra.eu webgunean deskargatu beharko dituzue.

3 Finala

  • Sailkapen Galetan aukeratutako taldeek parte hartuko dute martxoaren 31ko finalean.
  • Finalista guztien artean irabazle bakarra aukeratuko da, eta 1.500 euroko opari-txartela jasoko dute taldekideek, antolatzaileekin batera zertan erabili nahi duten erabakitzeko.
  • Finalerako gonbidapenak ere www.barrabarra.eu webgunetik deskargatu beharko dira.

ZUEK AUKERATUTAKO ESTILOAN DISEINATUTA KARTELA!

KAZETARITZA TAILERRA

GAUR IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA!

BIDEOKLIPEAN EXTRA IZAN NAHI?

HARRAPAZANK 2012 bideoklipa

KALE ANTZERKIA

KALE ANTZERKIA ZUZENEAN

KAZETARI IZAN NAHI? EMAN IZENA

HARRAPAZANK TELEBISTA ZUZENEAN

HARRAPAZANK MARTXAN!

Kaixo lagunok!

Harrapazank martxan da!  baduzue non aukeratu, zuen gustuko ekintzak Bilbon bertan!

Parte hartzeko prest? Adi! Izen emate epeak ondokoak dira:

  • Moda desfilea: urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra.
  • Harrapazank Eszenatokia: urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra.
  • Argazki lehiaketa. Nahi beste argazki aurkezteko epea: otsailaren 6tik martxoaren 26ra.