HARRAPAZANK ESZENATOKIA ENTSEGUEN EGUTEGIA

1 Entseguak

  • Entseguak otsailaren 23tik martxoaren 10era egingo dira.
  • Parte hartzaileek beren ikuskizuna prestatzeko aukera izango dute 4 udaltegietan:
  1. San Inazio  Errondoko Kalea , 2
  2. Bidarte  Agirre Lehendakariaren  Etorbidea, 42
  3. La Bolsa   Pelota kalea, 10
  4. Begoña:Club Deportivoren Zirko Amateur kalea, 2
  • Udaltegi bakoitzean zuen ikuskizuna prestatzen laguntzeko irakasleak egongo dira: dantzan Eneritz Amezketa, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria, musikan Xabi (Enkore taldeko abeslaria) eta antzerkian Aiora Sedano aktorea.
  • Entseguak ostegun arratsaldetan, ostiral arratsaldetan eta larunbatean egun osoz izango dira.
  • Talde bakoitzak astean ordu bat izango du gutxienez ensaiatzeko.
  • Entseguen taulan dituzue talde bakoitzaren entsegu egunak, ordutegiak eta lekua. Bidali email bat joango zaretela konfirmatzeko. 

Ez ahaztu entseguetara gurasoen baimena sinatuta eta ikuskizunerako behar duzuen guztia eramateaz (musika CD batean, arropa, instrumentuak,…).

  • Guraso baimena deskargatzeko sakatu hemen
  • Entsegua noiz duzuen jakin nahi? Entsegu guztien egutegia deskargatzeko sakatu hemen

2 Sailkapen Galak

  • Entseguak amaitu ondoren, talde guztiek Martxoak 17 eta 18an egingo diren sailkapen galetan  parte hartuko dute. Entseguetan esango dizuegu talde bakoitzari zein egun tokatzen zaion.
  • Epaileak entseguetako irakasleak izango dira, eta beraiek erabakiko dute antolatzaileekin batera, parte hartzen duten taldeetatik zein pasako diren finalera.
  • Sailkapen galetara joateko gonbidapenak www.barrabarra.eu webgunean deskargatu beharko dituzue.

3 Finala

  • Sailkapen Galetan aukeratutako taldeek parte hartuko dute martxoaren 31ko finalean.
  • Finalista guztien artean irabazle bakarra aukeratuko da, eta 1.500 euroko opari-txartela jasoko dute taldekideek, antolatzaileekin batera zertan erabili nahi duten erabakitzeko.
  • Finalerako gonbidapenak ere www.barrabarra.eu webgunetik deskargatu beharko dira.

2 comments

  1. Eneko(e)k dio:

    Kaixo!
    Galdera bat dut. Pasaden astelehenean bilborocken egon ginen ni eta nira taldea Xabirekin entzailatzen eta berak ez zigun ezer esan zein egunean joko genuen sailkapen galan. Joan behear gara beste entsailu batera edo zer?

    • harrapazank(e)k dio:

      aupa! zuei larunbat honetan, martxoaren 17an tokatzen zaizue Sailkapen Gala.
      16:00etan egon behar duzue soinu probak eta entsegua egiteko, eta Gala 19:00etan hasiko da. Zorte on!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*