Distirazank talentu lehiaketari esker gazte bilbotarrek ikuskizun bat sortu, landu, kasting-ean aurkeztu,irakasle batekin sortutakoa txukundu eta final ikusgarri baten parte hartu zuten. Oihan Vega izan zen Gala honetako gidaria. Harrapazank 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa parte hartzailea da. Gazteek proposamenak luzatzen dituzte, lehiaketetan parte hartzen dute, publiko moduan datoz… beraien gustuko ekimenak bultzatu eta gozatu egiten dituzte. Harrapazank Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Bilboko Udalaren Euskara Sailaren babesletzarekin antolatzen duen ekimen arrakastatsua da.



